XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berandu izan arren, Mikelek telebista piztu zuen ea bere programarik gogokoenaren zati bat ikus zezakeen.

Telebistan eguneko albisteak ematen ari ziren...

Gabon guztioi, lehenengo KAXA, barkatu, gauza esan nahi dut, Aurrezki KAXA, barka berriro ere, kutxa esan nahi dut, gaurko bilera KAXA Berrian, KAXA berriro dinot, barka berriro, etxe berrian esan nahi dut...

Barka, jaun-andreok.

Ez dakit, KAXA, zer KAXA gertatzen zaigun, baina KAXA, besterik ezin dugu aipatu.

Hau sorginkeria!

Barregarriak dira tipoak, gaur ez dute bat ere asmatzen.

Antzezlariak

Konturatu zara zenbat oker egin dituzten aurkezleek?

Oker hoiek zuzentzeko, ondoko hauek erabili dituzte:

- Barkatu... esan nahi dut.

- Barka berriro...

- Dinot...

Despistatu edo urduri gaudenean okerrak egitea oso normala da, baina kontuz! ez ahaztu zuzentzea.

Gelan hurrengo egoerak antzeztu:

Etxean. Arratsaldez.

Zure logelan zaude jolasean buru belarri sartuta.

Amak galderak egiten dizkizu egun horretan ikastetxean gertatutakoaz.

Zu behin eta berriro okertzen zara.

Udaltzain bati bere lanari buruzko inkesta egin behar diozu.

Oso gizon serioa da.

Zu urduri zaude eta askotan okertzen zara.

Atzo, lagunekin, auzoan dagoen etxe abandonatu batera joan zineten.

Aitak hara joaten uzten ez dizunez, lagun baten etxera joan zinela esan zenion.

Gaur gezurra erabat ahaztuta, abenturaren gauzak eskapatzen zaizkizu.

Zuzentzen ez badituzu, aita konturatuko egingo da.